Hesian


Hesian, euskaraz abesten duen Sakanako (Nafarroa Garaia) punk-rock taldea da. Hesian 2006ko udan sortutako taldea da. Punk-rock eta hardcore melodikoen nahasketa bat ikusten da beraien abestietan, ska kutsu bat ere antzematen dela. Ezaugarririk aipagarriena, nahasketa oso erakargarriak sortzen duten bi ahotsak dira (emakume-mutil ahotsa). Hitzei dagokienez, gizarte eta politika aldarrikapenak, edota sentimendu ezberdinen adierazpenak dituzte hizpide. Beraien lehen diska, Maite dugu, Iruñeako K estudiotan grabatu zen Alberto Porresen eskutik, taldeak eta Albertok berak ekoiztu zuten. 2007ko ekainean argitaratu zen eta jada 1000 kopia baino gehiago saldu dituzte Euskal Herri osoan zehar. Aipagarria da ere 2008ko Gazte topaguneko abestia, Zeru gorriko egunak beraiek egin izana. Horretaz gain, Musikaz Sakana indartuz diskoan Maite dugu abestia grabatu zuten eta Euskal Herriak Autodeterminazioa ekimenerako, izen berdina daraman abestia grabatu zuten. Taldearen ekintza eremua oso zabala da eta urte eskas batean 50 zuzeneko emanaldi inguru eskaini dituzte Euskal Herriko herri eta txoko guztietan, beti ere oso harrera onarekin, plazak edota gaztetxeak betez eta jendearen eskuhartze aktiboa lortuz eta bereganatuz. Berri Txarrak, Banda Bassotti, Habeas Corpus edota Su ta Gar taldeekin igo dira agertokira. 2008ko udan Aurtengo Gorakada 10 bilduman, Hau dena aldatzera doa abestia sartu zuten, eta urrian bere lehen lana kaleratuko du: Herriaren Oihua. Diskoak hamahiru abesti ditu eta...

Related Artist

Top Tracks

Copyright © 2019 | Mrtzcmp3